[18 Urt 2012 | Iruzkinik ez | ]
Matrikulazioa

Urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 10era bitartean zabalik egongo da epea. Ikastolak aurkezpen hitzaldia antolatu du urtarrilaren 31n, 18:30ean eta ate irekiak. 2 egunetan izango dira: otsailaren 1ean 15:00etan eta ostailaren 2an 10:00etan.
Gurekin harremanetan jartzeko telefonoa 943 72 00 26 eta lan orduetatik kanpo 605728576 telefono zenbakian
Idazakaritza 8:00etatik 18:30era aurkituko duzue zabalik.
Etorri eta informa zaitez! Gure Ikastolako ateak zabalik aurkituko dituzu, baita uztailean ere!

Gehiago irakurri »

Berriak »

[2011-12-19 | Iruzkinik ez | ]
AITOR SARRIEGI TXAPELDUN!

Igandean jokatu zen Illunben Gipuzkoako bertsolari txapelketako finala eta gure Aitorrek lortu zuen txapela! Zorionak Aitor! Gipuzkoako txapelduna! Hitz gutxi hain handia den zerbait adierazteko: ZORIONAK ETA ZORIONAK besterik ez!
Saio borobila benetan atzokoa, hunkigarriak amaierako bertsoak eta txalo zaparrada!
Merezitako txapela!

Berriak »

[2011-12-15 | Iruzkinik ez | ]
Batxilergo 1eko ikasleak Zumaian

Batxilergo 1eko ikasleak Zumaian izan gara Algorri Interpretazio Zentruak antolatzen duen bisita geologikoa egiten. Zumaiako itsasertzeko labarretako harri xaflek osatzen duten Flyschean Euskal Herriko eta lurreko historia geologikoa ezagutzeko infomazia paregabea dugu. Bisita honetan denboran zehar bidaiatzeko aukera izan dugu, inguruko paisaiaz gozatu eta lurreko historian izan diren hainbat gertakizun ezagutzeko ere.

Berriak »

[2011-12-7 | Iruzkinik ez | ]
Aitor Sarriegi finalean! Zorionak!

Gure Ikastolako IKT arduradun eta irakaslea den Aitor Sarriegik Gipuzkoako bertso txapelekato finalerako txartela lortu du! Zorionak!
Abenduaren 18an Illunben jokatuko den finalean arituko da kantari. Zorte on Aitor! Txapela geroz eta gertuago daukazu eta!
Informazio gehiago www.gpuntua.com webgunean aurkituko duzue.
A