Home » Archive

Articles in the Berriak Category

Berri Nagusia, Berriak »

[8 Ira 2010 | No Comment | ]
ESKERRIK ASKO

Jakin bagenekien aurtengo ikasturte hasiera zaila izango zela Ikastola inguruan egiten ari diren obrak direla eta. Kezka eta ardura  bagenuen Ikastolako ordezkariok nola moldatuko ote ginen sarrera-irteera orduetan, kontuan izanda ordu horietan gabiltzan pertsona kopurua. Hala ere, mormaltasunez hasi gara eta hori zuei esker izan da.
Horregatik gure eskerrik beroena luzatu nahi dizuegu izan duzuen jarregatik, emandako aholkuak jarraitzeagatik eta azaldu duzuen begiruneagatik.
Hori guztiagatik eskerrik asko!

Berriak, Hautatuak »

[8 Ira 2010 | No Comment | ]
Lizeoko ikasleen ikasturte haserako mendi irteera

Titulua: Lizeoko ikasleen ikasturte haserako mendi irteera

Berriak »

[8 Ira 2010 | No Comment | ]

Titulua: DBH-Batx ikasturte aurkezpenaTokia: Pagoetan eta LizeoanDeskribapena: DBHn eta Batxilergoan ikasturtearen aurkezpena goizeko 11:30ean izango daHasiera Ordua: 11:30Data: 2010-09-06

Berriak »

[2 Uzt 2010 | No Comment | ]
BIGARREN BATXILERGOKO IKASLEEN AGURRA

Pagoetako kabi goxoan
lehen urteak haseran
igaro eta Labeagako
iturritik gero edan
Garai bateko txorikumeak
orain gazteak aukeran
eta zikloa bete ahala
huts bat badago guregan.
Bere kabia uztera doan
txori gaztearen eran
Zorte on eta segi indartsu
mundu zabalera hegan.

Berriak, Hautatuak »

[21 Eka 2010 | No Comment | ]
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketan Amaia Iturriotzek bigarren saria jaso zuen

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren XXII. edizioaren finala jokatu zen larunbatean Agurainen

Berriak, Hautatuak »

[18 Eka 2010 | No Comment | ]
DBH2KOEN AGURRA

DBH 2koen agurra

Berriak, Hautatuak »

[17 Eka 2010 | No Comment | ]
Aste kulturala

Lizeoan aste kulturala ospatzen ari gara aste honetan. Astelehenean hasi zen egitararaua, Gazte Asanbladan eta KKinzona irratian aritzen diren Ixilik Bang filman parte hartu zuten kideen aurkezpenekin. Asteartean herriko kirolarien solasaldia, Txatxilipurdi aisialdi taldearen hitzaldia eta eskulanak egin zituzten. Asteazkenean berriz, Santa Barbara eta Aikur erle museora joan ziren bisitan.
Ostegunerako egitarauan Querida Bamako filma ikusi dute eta jarraian, ikasleek etorkinek Senegaldik eta Ekuatore Gineatik Europara heltzeko bidean igarotakoak kontatu dituzte.
Ostiralean bukatu zen aste kulturala. Ikasleek euskal dantzak ikasteko eta hainbat kirol egiteko aukera izan zuten goizean zehar.
Argazkiak, galerian.

Berriak »

[15 Eka 2010 | No Comment | ]
Ikastolaren festa 2010

Ekainaren 11n festa erraldoia ospatu genuen Zumarragako Beloki pilotalekuan. >1000 pertsona inguru bertaratu ginen eta elkarrekin festaz gozatzeko aukera izan genuen.  Eskertzekoa da gurasoek egindako lana, antolaketa bikaina izan zuten eta mahai eta aulkien muntaia ikusgarria izan zen: kate luze bat osatu eta talde -lanean ikustea unkigarria izan zen. Ordubete baino gutxiago behar izan zuten dena prest izateko.
Haurrek jolasteko, aurpegiak margotzeko, dantzatzeko… aukera izan zuten eta Batxillergoko ikasleek errifak saldu zituzten ikas bidairako dirua ateratzeko. Bertako produktuez osatutako saski eder bat zozketatu zuten.
Afal ostean eta festari amaiera emateko disko-festa izan …

Berriak »

[15 Eka 2010 | No Comment | ]
Elkarbizitza Behatokia. Logotipo lehiaketa

Urretxu-Zumarraga Ikastolan Elkarbizitza Behatokia eratu dela eta zertan arituko den ezagutzera emateko “logoa” aukeratzeko lehiaketa antolatu dugu Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gorako ikasleei zuzenduta. Lehiaketak izan duen arrakasta eta partaidetza handia izan dira eta ehundaka lan jaso dira. Oso lan txukunak aukeztu dira eta epaimahaiarentzat ez da erraza izan bat aukeratzea.
Halere, bat hautatu behar eta Lehen Hezkuntzako Udane Arbeorena izan da, berea izan baita ondoen jaso duena Elkarbizitzako mamia eta nahia.
Ez da bakarra izan ordea maila ona adierazi duena, hona hemen lehen aukeraketan selekzionatutakoen aipamena:
IRABAZLEA:
Udane Arbeo (6. maila)
AIPAMEN …

Berriak »

[4 Eka 2010 | No Comment | ]
Uda badator…

Euskaraz-Biziko jaialdian gure txikitxoek egindako lana saritzeko, izozkiak eta opilak banatu dizkiegu! Eguzkia indartsu atera zaigu gaurkoan eta izozkiak di-da batean jan behar izan ditugu,  horrelakoetan ez dugu arazorik izaten! Hala ere, itzalean oso gustura egon gara. Jaialdiko kantak entzun, argazkiak atera… Hori gutxi balitz, gaurkoa izan dugu ikasturte hontako azken arratsaldea eta hori ere ospatzekoa da!  Bi aste barru….OPORRAK!