Articles in the Hautatuak Category
Berri Nagusia, Hautatuak »
Berriak, Hautatuak »
Lizeoan aste kulturala ospatzen ari gara aste honetan. Astelehenean hasi zen egitararaua, Gazte Asanbladan eta KKinzona irratian aritzen diren Ixilik Bang filman parte hartu zuten kideen aurkezpenekin. Asteartean herriko kirolarien solasaldia, Txatxilipurdi aisialdi taldearen hitzaldia eta eskulanak egin zituzten. Asteazkenean berriz, Santa Barbara eta Aikur erle museora joan ziren bisitan.
Ostegunerako egitarauan Querida Bamako filma ikusi dute eta jarraian, ikasleek etorkinek Senegaldik eta Ekuatore Gineatik Europara heltzeko bidean igarotakoak kontatu dituzte.
Ostiralean bukatu zen aste kulturala. Ikasleek euskal dantzak ikasteko eta hainbat kirol egiteko aukera izan zuten goizean zehar.
Argazkiak, galerian.



