Urretxu-Zumarraga Ikastola
Lizeoko ikasleen ikasturte haserako mendi irteera
		<description><![CDATA[Titulua: Lizeoko ikasleen ikasturte haserako mendi irteeraDeskribapena: Urtero bezala, aurten ere, Lizeoko ikasle eta irakasleek kurtso haserako mendi ibililadia egingo dugu. Data: 2010-10-01
DBH-Batx ikasturte aurkezpena
		<description><![CDATA[Titulua: DBH-Batx ikasturte aurkezpenaTokia: Pagoetan eta LizeoanDeskribapena: DBHn eta Batxilergoan ikasturtearen aurkezpena goizeko 11:30ean izango daHasiera Ordua: 11:30Data: 2010-09-06
MURGILTZE ASTEA
		<description><![CDATA[Gure ikasleengan euskararen erabilera eta sentiberatzea sustatu nahian, DBH4ko ikasleak “Murgiltze Astea” deritzon programa burutzen ari dira lizeoan.
Programa hau aurrera eramateko teknikariak Ikastolen Elkartetik etorri zaizkigu eta gure ikasleekin arituko dira ikasturte berri honetako lehen astean.
BIGARREN BATXILERGOKO IKASLEEN AGURRA
		<description><![CDATA[Pagoetako kabi goxoan
lehen urteak haseran
igaro eta Labeagako
iturritik gero edan
Garai bateko txorikumeak
orain gazteak aukeran
eta zikloa bete ahala
huts bat badago guregan.
Bere kabia uztera doan
txori gaztearen eran
Zorte on eta segi indartsu
mundu zabalera hegan.
Gari eta Iñaki: “Gertuko jendea eta plazak gustatzen zaizkigu”
Nondik datorkizue trikitirako zaletasuna?
I: Bioi ere etxetik datorkigula esango nuke. Nire kasuan gure aita zenak soinu handia jotzen zuen eta beti mundu horretan zebilenez, azkenean nahi gabe ere zerbait irteten da.
G: Niri ere etxetik. Aitonak ere soinua beti jo du eta etxean soinua ez bada panderoa denok jo dugu zerbait.
Noiz hasi zineten elkarrekin jotzen? Nolatan?
G: Ez dakit ziur nola izan zen. Bakoitzak bere aldetik jotzen genuen, baina behin nirekin jotzeko deitu nion eta Arratera joan ginen grabatzera. Eta ordutik gaur arte.
I: Bai, 10 bat urte izango dira, bertako trikitilarien afari ...]]></description>
GURASO TALDEA MENDI IRTEERAK ANTOLATZEN
1990-91 ikasturtean Ikastola igandeko mendi irteerak antolatzen hasi zen. Hasiera batean Atxunberrik bere gain hartu bazuen antolaketarako ardura, gerora Julian Arinek hartu zuen lehenengoak utzitako lekukoa.
Ordudanik urte mordoxka pasa dira, baina ekimenak aurrera darrai, benetan osasuntsu. Ibilbide luze honetan asko izan dira, bai parte hartzaileak baita antolatzaileak ere, baina gurasoen inplikazioa
azpimarratzeko da, ahaztu gabe lan honetan ibili diren irakasleak. 
Denak zerrendatu behar bagenitu, amaigabea suertatuko litzaiguke, baina gure eskerrik beroena luzatu nahi diegu denei.
Hasierago garaietako arduradunen izena aipatu badugu, zilegi da aurtengo ikasturtean lan honetan dihardutenak aipatzea, Anti Bergara eta ...]]></description>
Irakurri eta goxatu
		<description><![CDATA[Ipuina ahoz aho transmititu den literatur generoa da.      Hori galdu da ia?
Gero eta denbora gutxiago daukagu denok, bai kontatzeko bai entzuteko.
Gauetan ume txikiak oheratzen ditugunean, beharbada, hori izango da momenturik onena gurasoek haurrei ipuinak kontatzeko.
Gauero famili giroan, ipuinak edo kontuak aditzeko tartea: familiakoak,  ingurukoak, gertatutakoak…
Oso esperientzia ona da, oso-oso ona.
Irakurtzeak afektibitatea eta autoestimua, inteligentzia emozionala, irudimena, kreatibitatea eta fantasia garatzen ditu.Ulermena eta tolerantzia hobetzen ditu, eta jakin mina estimulatzen du.
Baina zure laguntzarekin gauza bat ikasi dezake zure seme -alabak:” irakurtzea eta goxatzea ez dela bakarrik ...]]></description>
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketan Amaia Iturriotzek bigarren saria jaso zuen
		<description><![CDATA[Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren XXII. edizioaren finala jokatu zen larunbatean Agurainen Harresi aretoan, eta bazkalostean, 14 eta 18 urte bitarteko saioan Ikastolako Amaia eta Mikel Iturriotz anai-arrebak izan ziren kantuan, Gipuzkoako ordezkari gisa.  Amaia Iturriotzek bigarren saria jaso zuen.
Hasieran bertsolari guztiak aritu ziren kantuan, eta sei bertsolarik gainditu zuten epaimahaiaren galbahea, tartean Amaia Iturriotzek. Mikel Iturriotz  ere fin aritu zen baina ez zuen lortu bigarren faserako txartela. Edozein kasutan, handien mailan kantatu duen lehen urtea izateko aurtengoa, lan bikaina egin du.
Bigarren fasean, puntuari erantzuteaz gain gai bati bi bertso ...]]></description>
DBH2KOEN AGURRA
		<description><![CDATA[DBH 2koen agurra
A TALDEA
B TALDEA
C  TALDEA
Txikitan txabolatxoan
egoten ginen gu
ikastolan ere bai
ondo pasa degu
pena pixkabatez baina
Lizeoa zain daukagu
oroitzapen pilo bat
zurekin ditugu.
Bi urtetatik gu hasi ginen
Ikastolara etortzen
le(he)nengo urtetan egoten ginen
egun osoan jolasten
baina gerogo hasi behar zen
gauzak seriogo hartzen
zerbaitetako balioko al du
urte guzti hauek ikasten ?
Txiki-txikitatikan
beti jolasean
Ikastola hontara
sartu ginanean
gogoz aritu gara
guztiok lanean
ta Ikastola bukatu
degu azkenean.
Orain pena daukagu
gelaz aldatzean.
Ikastolan egon gera
hamabi urtetan
batzuetan sufritu
pozik gehienetan
mate natur eta lengua
zailak di(r)a benetan
Lizeoa zain daukagu
oporren bueltan.
Zenbat algara, parre edo negar
e(g)in ditugun Pagoetan
ume mukizu batzuk ginen ta
kozkortu gera benetan
orain Lizeo aldera goaz
eta ez gaude penetan
izan ditugun irakasleak
daude gure bihotzetan.
Pagoeta ...]]></description>
Aste kulturala
		<description><![CDATA[Lizeoan aste kulturala ospatzen ari gara aste honetan. Astelehenean hasi zen egitararaua, Gazte Asanbladan eta KKinzona irratian aritzen diren Ixilik Bang filman parte hartu zuten kideen aurkezpenekin. Asteartean herriko kirolarien solasaldia, Txatxilipurdi aisialdi taldearen hitzaldia eta eskulanak egin zituzten. Asteazkenean berriz, Santa Barbara eta Aikur erle museora joan ziren bisitan.
Ostegunerako egitarauan Querida Bamako filma ikusi dute eta jarraian, ikasleek etorkinek Senegaldik eta Ekuatore Gineatik Europara heltzeko bidean igarotakoak kontatu dituzte.
Ostiralean bukatu zen aste kulturala. Ikasleek euskal dantzak ikasteko eta hainbat kirol egiteko aukera izan zuten goizean zehar.
Argazkiak, galerian.