Ikastolako ikasleak kudeaketan partaide
2012-05-14
Iruzkinik ez
Urretxu-Zumarraga Ikastola hezkuntza komunitate dialogikoa da, hau da, ikasleek, gurasoek eta langileek elkarlanerako osatutakoa. Ikastolak ez du zentzurik, bere partaideak antolaketan eta garapenean protagonista ez badira, eta arrazoi honengatik, DBH eta Batxilergoko ikasleek protagonismo handia hartzen dute alor honetan. Talde bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen ditu. Delegatu hauek Ikastolak antolatutako heziketa programen kudeaketan (lehen sosrospenak, Kultur Astea…) hartzen dute parte, baita Ikastolako organo kudeatzaile gorenetan ere. Garrantzitsua da ere, sortzen diren gatazkak bideratzeko duten parte hartzea.


















Iruzkina idatzi