Hasiera » Berriak

Irati Izagirre ikasleak Batxilergoko Sari Berezia lortu du

2012-07-14 Iruzkinik ez

Urretxu-Zumarraga Ikastolako Irati Izagirre ikasleak lortu du  Euskal Autonomi Erkidego mailan Hezkuntza Sailak eman dituen 15 Batxilergoko Sari Berezietako bat.  Saria lortzeko probara Ikastolatik Iratirekin batera beste bi ikasle ere aurkeztu ziren, Nerea Aramendi eta Josune Martin hain zuzen ere.  Batxilergoko Sari Berezia jasotzeko hautagaia izateko,  batxilergoko batez besteko nota 8,75-ekoa izan behar da gutxienez. Saria lortzeko proba bat gainditu behar zen, Euskal Autonomia Erkidegorako bakarra, ekainaren 13an egin zena.  Bertara Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikasleak aurkeztu ziren.

Hezkuntza Sailak uztailaren 6an argitaratu zuen Batxilergo Sari Berezien ebazpena, hau da, 15 saridunen izenak, hauetatik 9 dira  bizkaitarrak,  3 arabarrak eta beste hirurak gipuzkoarrak, eta hauen artean Irati Izagirre.  Saria lortu duten ikasle hauek Batxilergoko Sari Nazionala jasotzeko aurkezteko eskubidea dute ere.

Zorionak Irati!Batxilergoko Sari Berezia lortzeko probara aurkeztu ziren ikasleak

Iruzkina idatzi

Idatzi zure iruzkina behean, edo trackback zure gunetik. RSS bidez harpidetu zaitezkebestela.

Tag hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>