IKASLE OHIAK EZOHIKO IKASLE
Hainbat gauza asko aldatu badira ere (ordenagailuak, psiko gela…) beste batzuk berdin-berdin jarraitzen omen dute. Hori zioten behintzat gure artean izan genituen Antxiñek eta Iñakik. Bata, Antxiñe, argitaratu berria duen ipuina aurkeztera etorri zitzaigun, “Nire amak ez dauka erremediorik”. Gustura entzun zioten ikasleek sormena pizteko erabiltzen dituen trikimailuak. “Aspertzea” dela sormenaren iturria eta irakurtzearen plazerra azpimarratu zuen Antxiñek.
Oso bestelakoa izan zen Iñakik ekarri ziguna. Afrikako bidean jarri gintuen Land-Rover zahar bat lagun genuela. Harrak jaten, tximu haragia dastatzen, krokodiloak zirikatzen, Afrikako koloreak, soinuak… Ate zabal handi bat ireki zigun munduko aniztasuna eta errotuta dagoen injustizia azaleratuz.
Zortea handia izan da 5. mailakoentzat ezohiko irakasle hauek gelan izatea! Bisita ezazu Galeria argazkiak ikusteko.




Iruzkina idatzi