Historia
Sorrera
60ko hamarkadan, egoera politikoagatik, euskarak jasandako atzerakada izugarriak hizkuntzaren jarraipena zalantzan jarriko du. Egoerari aurre egiteko ideia bat garatzen doa herriko abertzale gazteengan: IKASTOLA eratzea.
1966ko urrian ikastola sortu bazen ere, ilegala zen, hau da, eskola emateko baimenik gabe. Honela, hasiera batean “escuela vasca para párvulos” bezala agertzen zaigu izendatua. Pagoeta konbentuko antzoki eta atariaren artean bi gela prestatu eta 3-6 urte bitarteko 88 haurrekin hasi ziren lanean Nekane Arrizabalaga izeneko andereñoa eta bi laguntzaileak.
Ikastolaren mugarriak, urtez urte
1966
- Ikastolaren hasiera.
- Titularitatea Pasiotarren Erakundeak du.
1969
- Ekainean, lehen hezkuntza emateko baimena Portu zen Ikastola Colegio “Nuestra Señora de Lourdes” izenarekin.
- Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen sorreran partaide izan ginen.
1971
- Gida Batzordeak lehen zuzendaria, Aita J.M. Camino izendatu zuen.
1972
- * Udalekuak antolatzen hasi zen, lehen aldiz Angoston. (Araba)
1974
- Martxoaren 14an OHO emateko behin betiko klasifikazioa lortu zuen.
1979
- Berezko entitate juridikoa izateko “Asociación educativa Nª Señora de Lourdes” gurasoen elkartea sorteen da.
- Ikastolaren titularitatea gurasoen elkarteak hartzen du.
1970-80
- Ormaiztegiko S. Andres ikastola Lourdesko Ama ikastolaren babesean izan zen.
1980
- Gida Batzordeak irakasle bat, Iñaki Etxezarreta, aukeratu zuen zuzendari posturako. Hau izango da lehen zuzendari laikoa.
1981
- Ikastolak Labeaga kaleko instituto zaharraren erabilera eskuratu zuen.
- Talde elebidunak sorteen dira OHOko lehen mailan.
1982/83
- GARAIALDE LIZEOAren lehen kurtsoa izan zen, Legazpi Haztegi eta Urretxuko Lourdesko Amaren ikastoletako 72 ikaslerekin. Irakaslegoa ikastolatik aukeratutako zortzi irakaslek osatu zuten eta lehen zuzendaria Arantxa Aztiria izan zen.
1985
- Ekainaren 4an Aita Pasiotarrei Pagoetako eraikina erosi eta eskrituratu ondoren, egoitzaren jabee gin zen Ikastola.
- Urriaren 6an KILOMETROAK 85 antolatu zuen Legazpiko Haztegi Ikastolarekin batera.
1986/87
- Garaialde Lizeoa eta Lourdesko Ama Ikastolaren arteko bateratzea eman zen.
- Bi urteko umeen eskolaratzea eman zen.
1990/91
- Ikastolen Elkarteak bultzaturik, beste 5 ikastolekin batera, eleaniztasun goiztiarraren proiektua (ingelesaren irakaskuntza 4 urterekin hasita) lantzen hasi zen.
- Euskaraz Bizi proiektua aurrera eramaten hasi zen.
- UNESCO eskola elkarkide bihurtu zen.
1991/92
- Ikastolak 25.urteurrena ospatu zuen. Ospakizun honetan ikastolarekin nolabaiteko lotura izanzutenek ez ezik, herri guztiak ere ospakizunetan parte hartzeko aukera izan zuen.
1993
- Maiatzean, Euskal Eskola Publikoaren legeari dagokion erabakia hartzerakoan, bazkideen erabakiz, sare publikoan ez integratzea erabaki zen.
1995
- Publifikatu ez ziren beste ikastolekin batera Partaide, bigarren graduko kooperatiba, sortzea erabaki zen.
- Ikastola langileen kooperatiba bihurtu zen.
- Ikastolaren titularitatea Kooperatibara igaroaz bat Lourdesko Ama Ikastola eta Garaialde Lizeoa izenak URRETXU ZUMARRAGAKO IKASTOLA izenak ordezkatzen ditu.
1998
- Mankomunitate eta guraso askori erantzun nahian, UZLE S.L enpresa sortu zen haurtzaindegi zerbitzua eskaini hala izateko.
2001
- 2001.urtetik aurrera URRETXU-ZUMARRAGA KOOP. ELKARTEAK herri onurako izaera du (declarada cooperativa de utilidad pública).
2002
- Labeagako eraikinean gelak berritzen dira.
- Pagoetako eraikinean Haur Hekuntzako 2-3-4 eta 5 urteko gelak berritzen dira.
- Urriaren 6an KILOMETROAK 02 antolatu zuen.



